Oñatiko udala
Bisitak
2022/11/24

Bisitak

Zer da emakumeen etxe bat? Nolakoa izan daiteke? Zein zerbitzu edo baliabide jasotzen dituzte? Zein aukera eskainiko dizkit? Nola funtzionatu dezake? Zer egin dute beste herri batzuetan?
Card image cap

Galdera horiekin bueltaka, azaroaren 4an eta 18an Gipuzkoako emakumeen etxe ezberdinak ezagutzeko bidaiak egin genituen Oñatitik. 20 pertsona inguru bildu ginen bidaia bakoitzean, eta Zumaia, Azpeitia, Donostia eta Hernaniko emakumeen etxeak ezagutu genituen.

Euren artean oso desberdinak diren etxeak ezagutu ditugu eta horrek erakutsi digu Oñatiko emakumeen Etxeak hamaika aukera ematen dizkigula. Nola funtzionatuko duen, zein espazio izango dituen, zein baliabide eskainiko dituen…

Azpeitiko Emakumeen Txokoa
photo1673874990.jpeg

Zumaiako Emakumeon* Etxea
photo1673875038.jpeg

Hernaniko Kulturarteko Plaza Feminista
photo1673875274.jpeg

Donostiako Emakumeen Etxea
photo1669035261.jpeg

BIDEOAK:

Ikusitakoa eta ikasitakoa partekatzeko beharrarekin irten ginen bisitetatik, eta horretarako lan saio bat prestatu dugu Udalaren eta bisitetan parte hartu duten emakumeen arteko lankidetzan:

  • Urtarrilak 21, larunbata
  • 11:00-11:30
  • Eltziako 3. solairua

Emakumeen etxeen gaineko kokapen orokorra eskaini eta bisita bakoitzean ikusitakoak eta entzundakoak partekatuko dira saio horretan.

Eskuartean ditugun aukera guztiak mahai gainean jartzea izango da saio horren helburua; hurrengo fasean, gure proiektua definitzen joan ahal izateko, ikuspegi irekiera bat. Proiektuarekiko inolako konpromisorik hartu gabe, emakumeen etxeen gainean gehiago jakin nahi duen ororentzat entzuteko saio interesgarria izan daitekeelakoan gaude.