Auzoko egitasmoaren aurkezpena

Aurkezpena

2024-10-16T19:00:00+02:00 2024-10-16T19:00:00+02:00 2024-10-16T19:00:00+02:00
  • 2024-10-16T19:00:00+02:00  2024-10-16T19:00:00+02:00
  • Eltzia eraikinean, 3.solairua

Aurkezpena

Oñatiko Udalak, Txatxilipurdik eta Euskaltzaleen Topaguneak elkarlanean sustatutako proiektua da Auzoko. Herriko komunikazio eta kohesio hizkuntza euskara izateko bidean, Oñatira iritsi berriei edota euskaratik urrun bizi direnei hizkuntzara gerturatzeko aukera eskaintzen die egitasmoak. Helburu horrekin, ordu eta erdiko saio irekiak egiten dira astero.

Herritarrak, aniztasuna eta euskara oinarrian dituen egitasmoa da Auzoko. Oñatin dugun hizkuntza aniztasuna aintzat hartuz, euskarara lehen pausoak eman nahi dituzten herritarrak eta bide horretan laguntzeko prest dauden euskal hiztunak elkartzen dira saioetan. Ariketa erraz eta jolasen bidez, jatorri ezberdinetako herritarren arteko harremanak sustatu eta euskarazko oinarrizko hitz eta esamoldeak lantzen dira.

Auzotarrek parte hartzeko deialdia
Oñatira etorri berriek edota orain arte euskararekin harremanik izan ez dutenek bide hori egin dezaten, garrantzitsua da herriko euskal hiztunen parte-hartze aktiboa. Auzoko egitasmoaren saioetan bietatik behar baita: euskarara gerturatzeko gogoa duten herritarrak (Auzokideak) eta horiei bidean laguntzeko prest daudenak (Auzotarrak).

Aurkezpen ekitaldia
Auzoko proiektuaren aurkezpen ekitaldia urriaren 16an, asteazkena, 19:00etan egingo da, Eltzia eraikinean (3.solairuko gelan).
Aurkezpen ekitaldira gerturatu eta proiektua zuzenean ezagutzeko gonbidapena luzatzen dizuegu Oñatiko Auzokide eta Auzotarrei.

  • Eguna: Urriak 16, asteazkena.
    Ordua: 19:00.
    Lekua: Eltzia eraikinean (3.solairuko gelan).