Oñatiko udala

2. fasea: LEHENESTEA

Emaitzak

Leheneste fasean jasotako proposamenak eztabaidatu eta lehentasunaren arabera puntuatu, ordenatu eta hierarkizatzen dira. Izan ere, jasotako proposamen guztiak garatzea ez denez bideragarria, eta bozka fasean proposamen guzti horiek aztertzea ere konplexuegia izango denez, derrigorrezkoa da herritarren artean Oñatiren beharretara egokienak diren horiek zeintzuk diren adostea. Hala, proposamenak bi multzotan desberdinduko dira: lehentasuna dutena eta bigarren mailakoak.

Horretarako, ekainaren hasieran aurrez aurreko 2 saio egingo dira, herritar guztiei irekiak, proposamenak egiteko fasean parte hartu ala ez.

Baina nola egiten da lehenesteko ariketa hau? Bada, bi urratsetan.

2.1. Irizpideak zehaztu

Nola erabaki zein proposamen diren egokiagoak oñatiarrontzat? Zertan oinarrituko gara? Bada, irizpideetan.

Irizpideak, funtsean, proposamen bakoitzari garrantzitsuak deritzogun aspektuen gainean egin beharreko galderak dira. Galdera horiek izan daitezke proposamenaren eragin eremuari (herri osoari eragiten dio?), hartzaileei (adin jakin bateko pertsonei edo behar bereziak dituzten kolektiboei bideratuta dago?), edo beste edozein alderdiri (ingurumena babesteko neurria?, emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen du?) dagozkionak. 

Galdera horiek zeintzuk izan behar duten prozesu honetarako ausaz aukeratutako herritarren taldeak (Berme Taldea) proposatu ditu.

 

2.2. Proposamenak lehenetsi

Bigarren zeregina irizpideak aplikatzea izango da, puntuaketa bitartez. Horrela, proposamen bakoitzari herritarrek emandako puntuen batuketaren emaitzaren arabera ordenatuko dira proposamenak. Ariketa hau tailerretara gerturatzen diren herritar guztien artea egingo da.

Jasotako proposamen kopurua handia izan denez, 2 tailer aurreikusten dira. Tailer bakoitzean alor ezberdinetako proposamenak aztertuko dira.

Aurrez aurreko saioen egutegia:

Eguna

Ordua

Tokia

Alorrak

Ekainak 7,
asteartea

18:00etan

Euskaldun berria gela (Bidebarrieta kalea 18)

  • Azpiegiturak: plaza, komun publikoak, azoka, frontoia…
  • Argiteria publikoa eta hiri altzariak: farolak, bankuak, iturriak, barandillak…,
  • Irisgarritasuna: espaloiak, zebra-bideak, oztopoak…
  • Mugikortasuna: aparkalekuak, errepideak, kaleak, oinezko guneak…

Ekainak 9,
osteguna

18:00etan

Euskaldun berria gela (Bidebarrieta kalea 18)

  • Kirola
  • Aisialdia
  • Zahartzaroa
  • Kultura
  • Animaliak
  • Jolas parkea
  • Berdeguneak
  • Mugikortasun jasangarria: bizikleta, ibilgailu elektriko…
  • Ingurumena