Oñatiko udala
turismoa

Geo-ibilbidea

2016/08/03
Card image cap
Abuztuaren 14ean, Aitzuloko begira geo-ibilbide gidatua izango da.

Aukera ederra Oñatiren inguruan ditugun bitxikeria geologikoak ezagutzeko. Oraingo honetan Aitzuloko begira gerturatuko gara urak ingurune karstiko hauetan sortu dizkigun berezitasunak ezagutzeko. 

Araotzeko bailaratik zehar ibiliko gara, bertako ondare geologiko-etnografikora gerturatuz. Orkatzategiko hormetan zintzilik geratu den Aitzulo paleokobazuloaz gain  Sandailiko koba ere ezagutuko da.

Tokia: Arrikrutz-Oñatiko kobetako APARKALEKUAN, 9:00tan        Prezioa: 3€   

Ekarri beharreakoa: Ibilbiderako erropa eta oinetako egokiak.

Informazio gehiagorako: 943 082000 /

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!