Berdintasuna

Bulegoak

Lekua: Udaletxea. Foruen enparantza, 1. 20560 Oñati
Telefonoa: 943 78 04 11 . Oñatitik egindako deiak 010
E-posta: berdintasuna@onati.eus

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizez 09:00etik 14:00etara

Helburuak

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko politikak diseinatu eta gauzatzen ditu berdintasun arloak, Oñatiko II. berdintasun plana ardatz, udaleko gainontzeko sailekin elkarlanean eta herriko bestelako eragileekin batera (talde feministak, Oñatiko Emakumion Kontseilua, ikastetxeak, kultur-eragileak…).

Lan-ildo nagusiak

  • Udalaren jardunean genero ikuspegia txertatzeko aholkularitza eta formazioa
  • Emakumeen partaidetza sustatzeko programa edo estrategiak garatzea.
  • Emakumeen ahalduntze prozesuak laguntzeko programak garatzea.
  • Sentsibilizazio kanpainak burutzea, herriko eragileekin elkarlanean: Azaroak 25, martxoak 8, Jaietako eraso sexisten aurkako kanpainak…
  • Indarkeria matxistaren prebentzio, detekzio eta arreta hobetzeko programak eta jardunbideak garatzea.
  • Gizarteko balio tradizionalak eta generoaren araberako estereotipo eta rolak iraultzera bideratutako ekimenak bultzatzea.
  • Zaintza-lan ordaindu eta ordaindugabeen antolaketa justu, duin eta jasangarria sustatzeko mekanismoak ezartzea, eta bide berean lanean ari diren eragile eta departamenduen arteko aliantzak bilatu eta indartzea.
  • Emakumeen historia(k) berreskuratu eta balioan jartzeko ekimenak sustatze.

Programa nagusiak

Dirulaguntzak