Auzobideen eta egur karga-leku publikoen erabilera arautzeko ordenantza
Ekarpenak egiteko epea:
2022/05/24
Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak
Toki erakundeen eskumena da Udalaren titulartasuneko hiri- eta landa-bide publikoak antolatzea eta kudeatzea, kontserbatzea eta mantentzea barne. (2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, 17. artikulua)
Bide horretan, Gipuzkoako udalerri gehienek arautua dute hiri- eta landa-bide publikoen erabilera, batez ere, kontserbazioa eta mantentze egokiak bermatu daitezen.
Azken urteotan baserri bideak egokitzeko udalak egindako inbertsio garrantzitsuak, bide horien erabilerari egokitutako arautegi bat ezartzeko premia eragin du. Pertsona guztiak bertatik ibiltzeko duten eskubidea murriztu gabe, berauen erabilpen desegokia edo neurriz kanpokoa eta zoruaren ondoriozko hondamena gutxitu asmoz.
Arau hori onestea beharrezko eta egoki den
Arestian aipatu bezala, landa-bide publikoen erabilera arautzea beharrekoz da, bide hauen kontserbazioa eta mantentze egokiak bermatu daitezen.
Arauaren helburuak
Ordenantza berriaren bitartez, auzobideen eta egur karga-leku publikoen erabilera arautzea nahi da.
Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak
Gipuzkoako Errepide eta Bideen Foru Arauaren testu bateratua onartzen duen 1/2006 Foru Dekretuak xedatutakoa lurraldeko bide eta errepide guztiei aplikagarria da.
Nolanahi, 4. artikuluak xedatutakoa kontuan izanda, Gipuzkoako errepideen eta bideen plangintza, eraiketa, aldaketa, artapena, ustiaketa eta defentsa, haien jabe diren administrazioei dagozkie.
Beraz, egokiago irizten da ordenantza propio bat egitea eta herritarrei lege-mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozeduran parte hartzeko aukera ematea, hain zuzen, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133. artikuluak xedatutakoaren arabera.
Dokumentuak
Alkate Dekretua, 2022ko apirilaren 8koa 394 zenbakia
Parte hartzeari buruzko txostena