Udaleku Irekietan izen-ematea
Formularioa bete aurretik, arretaz irakurri beheko testua:
- Izen-ematea: MARTXOAREN 17tik MARTXOAREN 28ra. Ez da epez kanpoko izen-ematerik onartuko.
- Puntu gorria duten eremuak derrigorrezkoak dira.
- Diru-sarrera egin behar da, haurraren izen-abizenak jarrita.
- Izen-ematea zuzen egiteko, beharrezkoa da IZEN-EMATE formularioa ondo betetzea eta KUOTA ordaindu izanaren ORDAINAGIRIA eta NANaren kopia epe barruan bidaltzea.
- Atxikitako fitxategiek 2 Megabyte edo txikiagoak izan behar dute.
- Garrantzitsua da helbide elektronikoa ondo jartzea; izan ere, formularioa bete ondoren, helbide horretan mezu bat jasoko duzu. Jasotzen ez baduzu, ez da ondo egin izen-ematea (gogoratu e-maileko spam karpetan begiratzea).
- Firefox edo Chrome nabigatzaileak erabiltzea gomendatzen da.
- Baja eman arren ez da matrikularen dirua itzuliko.
- Tasaren hobaria edota salbuespena eskatzeko: E087.
- Hobari eskabidea non aurkeztu behar da:
- Udal Zerbitzu digitalen atarian identifikazio-sistema bat erabiliaz (bakQ, Izenpek jaulkitako ziurtagiri digitaldun txartelak edo NAN elektronikoak edota atarirako emandako pasahitza erabiliaz).
.- HAZ-Herritarren Arreta Zerbitzuan. (astelehenetik ostiralera 7:30- 15:30)