Emaitzak
Leheneste fasearen emaitzak
Ekarpenak uztailaren 4tik 25era
Ez da eragozpenik jaso
54 proposamenek egin dute aurrera leheneste fasean. Iraila bitartean proposamen horien bideragarritasuna aztertuko du Udalak.
- Azpiegiturak
- Kultur esparruko azpiegiturak
- Argiteria publikoa
- Herriko paisaia
- Hiri altzariak
- Herrigunea
- Irisgarritasuna
- Mugikortasuna
- Landa bideak
- Landa lurzorua
- Berdeguneak
- Jolas parkeak
- Kirola/aisialdia
- Ingurumena
- Inklusioa
- Zahartzaroa
- Osasungarritasuna eta higienea
Azpiegiturak:
- Kioskoa, plaza eta frontoi ingurua konpondu eta eraberritu. Zoruko irregulartasunak konpondu, berdeguneak konpondu, kioskoa eta alturan dauden espazioak (jardinak) kentzea aztertu. Gernikako zuhaitza mantendu, espazio irekiago bat sortzeko.
- Azoka eraberritu: argiteria hobetu, irisgarritasuna hobetu, hotza ekiditeko zabaldu eta ixten diren ateak jarri...
- Negurako egonlekuak egokitu. Neguan kalean egoteko lekuak egokitu, adibidez, bankuei aterpetxoa jarrita.
- Komun publiko finkoa ipini ur-txorroten parkearen ondoan.
Kultur esparruko azpiegiturak:
- Santa Ana aretoan taldeentzat lokala. Ekintzak antolatzen dituzten taldeentzako biltegia egokitu.
- Eltzian musika grabatzeko aretoa egokitu, entsegu lokalen ondoan.
Argiteria publikoa:
- San Martingo plazoletan argiztapena gehitu, ilunegi dago eta.
- Arboledako argiteria aldatu. Argi gutxi dago eta ilun dago.
Herriko paisaia:
- Olakuako estankea biziberritu.
- Graffitiak edo muralak herriko hainbat gunetan egiteko lehiaketak antolatzea. Adibidez, Kasablankako bidegorriko tunelean.
Hiri altzariak:
- Bidaurretako iturriko txorrota konpondu.
- Kanpantxoko iturria berriztu eta atzealdea babestu, hondakinik ez iristeko bertara.
- Bankuak, barandillak eta zorua garbitu eta margotu Olakuan (16-17-18 inguruan).
- Zaborrontziak aldatu eta gehiago jarri. Burdinezko zaborrontzien ordez San Martinen dauden egurrezkoen antzekoak ipini. Horrez gain, zaborrontzi berriak ipini Usakon, Usakora bidean, plazan, txutxe-denda inguruetan, Korreos-eko parkean, plazako iturri ondoan, frontoi ondoan, Zubillagara bidean, Ongi kanpoan...
Herrigunea:
- Herrigune historikoaren bilakaera aztertu (zerbitzuak, negozioak, belaunaldi aldaketa, degradazio urbanistikoa...) eta ekintza plana garatu.
Irisgarritasuna:
- Kale Zaharreko espaloiak eraberritu eta zabaldu, irisgarritasuna bermatzeko (gurpildunentzako oztopoak kendu, bankuak ipini, oinezko bihurtzea aztertu... Faseka egin daiteke.
- Arantzazuko Ama kale osoan irisgarritasuna hobetu.
- Arboleda irisgarriago egin: oinezkoen ibilbidea berdindu, oztopoak kendu eta bankuak berritu.
- San Lorentzoko goiko partea irisgarriago egin: espaloiak, zebra-bideak...
- Azkoagain barneko irisgarritasuna hobetu. Gurpildun aulki eta haur-kotxeekin bertara iristeko eta ibiltzeko moduan eraberritu. Komunera joateko aukera ahalbidetu.
- Natur Eskolara doan zubiko hesian sarea ipini, hesiak zulo handiak dituelako.
- Barandillak jarri anbulategi inguruan, Zubikoa frontoian (harmailetara igotzeko), San Martinen…
- Eskailera elektrikoak zaharren egoitzara. Erresidentziara igotzeko modua erraztu (eskailera bidez, zinta bidez...) irisgarritasuna hobetzeko.
Mugikortasuna:
- Portalekua gunean oinezkoen pasabidea babestu, errepidea gurutzatzea seguruagoa izan dadin.
- Udaltzaingoko eta anbulategiko biribilguneen arteko gunea peatonalizatzea edo segurtasun barrerak ipini.
- Moiua kalearen irisgarritasuna hobetu Telefonikatik musika eskolara artean: espaloiak, abiadura moteltzeko elementuak.
- Kalegoienatik Jaumendiko bidegurutzera arteko bidean oinezkoen irisgarritasuna bermatu, Lezesarri auzoak aurkezturiko proiektuaren arabera.
- Bidegorria eta oinezko bideak bereiztu piboteekin. Adibidez, Ugarkalde eta Bidaurreta artean, oinezkoak bizikleten eremura pasatzen direlako.
- Errepidean dauden bidegorriak bereizi. Bizikletek eta autoek partekatzen dituzten bideetan bidegorri berriak egin.
- Bizikletak garbitzeko Bidebarrietako gunea hobetu. Giltzaz itxitako kaxa batean egotea mangera eta grifoa. Mangera berriak ipini: presio gutxi dute, denbora gutxi irauten du urak...
- Auzuneetan bizikletak uzteko tokiak egokitzea, adibidez, Ugarkaldeko 15-16 atarien aurrean. Leku asko dago, eta ez luke pasorik oztopatuko.
- Parking publikoetan ibilgailu elektrikoentzako karga-puntuak.
- Urrexolako bidean hesiak ipini, seguruagoa izateko.
- Autoen abiadura murrizteko oztopoak ipini Eltzia eta Garaiko etxeen arteko bidean, zebra-bideak gurutzatzea segurua izan dadin.
Landa bideak:
- Auzoarteko bidezidorrak garbitzea /berreskuratzea (1). Existitzen diren bidezidorrak eta bide-zortasuna dutenak berriro zabaltzea. Adibidez, Murgia auzoko Umerez baserritik Olabarrieta auzoko tellerixara doana.
- Auzoarteko bidezidorrak garbitzea / berreskuratzea (2). Jadinazpitik Usakora doan auzo-bidea konpontzea.
- Auzoarteko bidezidorrak garbitzea / berreskuratzea (3). Garagaltzako kaltzadatik abiatuz, Kurpide gaineko iturritxoan hasten den eta Soraluze hotelera doan ibilbidea errekuperatu.
Landa lurzorua:
- Iturrigorriko zelaiak berreskuratu eta zaindu. Familian egun-pasa joateko egokitu.
Berdeguneak:
- Berezaoko hariztiko mahaiak eta bankuak eraberritu edo berriak ipini.
Jolas parkeak:
- Ikastola ondoko parkean iturria eta aterpea egokitu eta Santa Anako belardian jarlekuak ipini.
- 8-14 urte bitarteko haurrentzat parke erakargarriak.
- Jolas elementuak gerizpetan. Ugarkalden ziburu pare bat gerizpetan jartzea, ur-txorroen parkearen beste aldeko zelai luzexkan.
- San Martin auzoko Baratzeko Pikua parkea konpondu.
Kirola/aisialdia:
- Olate eta Araotz arteko beheko kanala hobetu oinez, bizikletaz edo korrika doazenentzat.
- Kirolgune bat estali (Olakuan, Olaiturrin, Korreos atzean edo San Martinen izan daiteke).
- Herrigunean frontoi txiki batzuk egokitu, plazakoarekin batzuetan ez delako nahikoa.
- Kalistenia parkea (jarduera fisikoa egiteko barrak) San Martingo zuhaiztian edo Ugarkalde inguruan.
- San Martinen ur-txorroen parke bat joko helduagoekin.
Ingurumena:
- Energia berriztagarrien komunitatea sortzeko prozesua erraztu.
- Tximeleten eremu babestua egokitu Natur Eskola inguruan.
Inklusioa:
- Piktogramak (zeinu grafikoak) jarri udal zerbitzuetan, bide-seinaletan, denda batzuetan…
Zahartzaroa:
- Zaharren Egoitza inguruak txukundu. Baratze parkearen artean dagoen gunea aztertu eta berdegune batzuk edo gune lasai bat egokitu, zaharrekin edo haurrekin bertara joateko.
Osasungarritasuna eta higienea:
- Aireko manganeso maila neurtu Cegasa inguruan, enpresak dituen manganeso emisioak zenbatekoak diren ikusteko eta ingurumen eta osasun kalterik eragiten duen aztertzeko.
- Txakur gorotzak jasotzeko bizpahiru kanpaina egin urtean.