Oñatiko udala

Elkar Hezi ikastetxeak "Elkarbus" ekimena errepikatuko du datorren astean

2016/09/16
Card image cap
Eskolara oinez eta taldean joateko bi ibilbide zehaztu dira

  Herriko ikastetxeek mugikortasun aktiboa, autonomoa eta segurua sustatuz eskolara oinez eta lagunartean joateko hainbat ekimen burutzen dituzte ikasturtean zehar. Pasa den ikasturteko azken hiru hilekoan Txantxiku Ikastolak eta Urgain Errekaldek Oinez ikastolara eta Eskola-trena ekimenak gauzatu zituzten. Elkar Hezik, berriz, ekimena kurtso hasierarako uztea erabaki zuen eta datorren astean egingo du.

  Elkarbusa, astelehenetik ostiralera egingo da, goizez. Horretarako, bi ibilbide zehaztu dira, Olakuatik, ahateen urmael ingurutik, abiatuko da bat eta Bidebarrietatik, Zurrust taberna paretik bestea. Lehen Hezkuntzako ikasleei ibilbide eta ordutegien berri eman zaie eta bide batez, ekimenean parte hartzeko gonbidapena luzatu zaie. Ekimenaren helburua, haurrak taldeka eta helduen laguntzarekin eskolara oinez eta seguru joatea da. Autobus baten antzera, eskolarainoko bidean hainbat geraleku zehazten dira. Oinezko autobus hau ordutegi jakin batean pasako da geraleku bakoitzetik. Puntualak izatea eskatzen da. Eskolarako bidea oinez eta lagunekin egitea sustatu nahi da, autoak alde batera utzita. Horregatik, eta beste urte-sasoi batean egin ordez, Oñatin bihar abiaraziko den Mugikortasun Astearekin batera egitea erabaki dute Elkar Heziko arduradunek.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!