"Bizilagunak" Jabier Erostarbek egindako lanen erakusketa

Erakusketa

"Bizilagunak" Jabier Erostarbek egindako lanen erakusketa
2016-12-30T18:00:00+01:00 2016-12-30T18:00:00+01:00 2016-12-30T18:00:00+01:00
  • 2016-12-30T18:00:00+01:00  2016-12-30T18:00:00+01:00 - 2016-12-30T20:00:00+01:00  2016-12-30T20:00:00+01:00
  • Kultur etxeko erakusketa-gelan

Erakusketa

(Gabonetako egitaraua) Tintaz, rotuladorez eta akuarelaz egindako 70 erretrato egongo dira ikusgai. Erosteko aukera ere egongo da

Bizilagunak_erakusketa_Erostarbe.jpg

‘Bizilagunak’ izeneko margolan sorta jarriko du ikusgai Jabier Erostarbe diseinugile eta ilustratzaile oñatiarrak kultur etxean (abenduak 12-30). Azken bi urteotan egindako lanak dira; tintaz, rotuladorez eta akuarelaz marraztutako pertsonen erretratuak. Guztira 70 bat margolan, gai ezberdinetakoak: Oñatiko inauterikoak, memoria historikoarekin lotutakoak, lurralde ezberdinetakoak (Errusia, Australiako aborigenak, Mongolia, Senegal...). Margolan handiena Selma Huxley ikerlariari eskeinitakoa da; bere erretratoa San Juan baleontziaren aurkikuntzako irudi batzuekin batera azaltzen da. Margotzerakoan erabilitako material eta eta tresnen mostra txiki bat ere egongo da, eta margolanak erosteko aukera ere bai. 

Iturria: Kontzejupetik

Abenduaren 24 eta 25ean aretoa itxita egongo da.